Gizartea -

Kontseilua

Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatu dute Iruñean

Kontseiluak deituta, ekitaldi jendetsua egin dute Anaitasuna pabilioian oztopoen gainetik egindako lana eskertzeko.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatu dute milaka lagunek

1:25

O.A. | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatu dute larunbat honetan Iruñean. Kontseiluak deituta Anaitasuna pabilioian egin duten ekitaldian jaia eta aldarrikapena izan dira nagusi.

Ekitaldia 18:30ean hasi da eta bertan denetarik izan da: bertsoa, dantza, musika eta abar.

Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak emandako hitzaldian Nafarroan euskara berreskuratzeko lau zutabe aipatu ditu: indarrean dagoen lege-markoa aldatzea, hizkuntza politika planifikatu bat garatzea, euskaran inbertitzea, baliabideak horretara bideratuz eta egoki kudeatuz; eta herri gogoa sendo mantentzea.

Euskara berreskuratzeko, baina, Nafarroan aldaketa politikoa gauzatu behar dela azpimarratu du Bilbaok: "Guk ere aldaketa nahi dugu, baina aldaketa egongo bada, aldaketa horretan euskarak zentralitatea hartu beharko du. Benetako aldaketa izango da baldin eta euskara ardatza bada".

Bestetik, orain arte milaka herritarrek eta euskalgintzak egindako lan handia eskertu eta aurrerantzean ere lanean, indartsu eta zoriontsu jarraitzeko deia egin du.

Bestalde, zonifikazioak milaka herritarrengan eragiten dituen kalteak ere azaleratu dituzte hainbat testigantzen eskutik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Euskararen normalizazioa