Gizartea -

Eguneko lerroburuak

Greziaren egoera eta beroaldia, eguneko albiste nagusien artean

Egunari heldu aurretik irakurri behar dituzun bost albisteak.

MANU GIMENEZ | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greziaren egoera

Alexis Tsipras Greziako lehen ministroak aurreratu du errespetatu egingo duela igandeko erreferendumaren emaitza, baina iradoki du dimisioa emango duela galtzen badu. Gauerdian amaituko zaio Atenasko Gobernuari NDFri 1.600 milioi euro itzultzeko epea.

Jarraitu Greziaren inguruko informazio guztia.

Ramiro Gonzalez (EAJ) izendatuko dute Arabako ahaldun nagusi

Ramiro Gonzalez EAJko ahaldungaiari babesa emango dio PSE-EEk astearte honetan, Araban. Foru Aldundian elkarrekin gobernatzeko ?aurreakordio programatikoa? adostu dute jeltzaleek eta sozialistek.

Jarrai ezazu inbestidura saioa, zuzenean, streaming bidez.

Zaintza partekatuaren legea onartuko dute

Eusko Legebiltzarrak banandutako edo dibortziatutako bikotekideen seme-alaben zaintza partekatua arautuko duen lege-proposamena onartu zuen EAJren, PPren eta UPyDren babesarekin, PSE-EEren abstentzioarekin, eta EH Bilduren kontrako botoarekin, eta litekeena da astearte honetan lege bilakatzea. Hala ere, erabaki egin beharko dute neurriak atzeraeragina izango duen dagoeneko bananduta eta zaintzaren erregimenak ezarrita dituztenen kasuetan, gurasoetako batek zaintza partekatua eskatuko balu.

'Fracking'aren kontrako legea onartuko du Legebiltzarrak

Astearte honetan onartuko dute behin betiko 'fracking'aren kontrako euskal legea, EH Bilduren, PSE-EEren eta PPren botoekin. Testuan, baina, ez da agertuko teknika horren erabilpena bost urtez atzeratzeko proposamena, EAJk egindakoa.

Iritsi da beroaldia

Alerta laranja aktibatu du Jaurlaritzak gaurko eta biharko, 40 gradu baino gehiagoko tenperaturak izango direla ikusita. Gainera, Nafarroako Foru Erkidegoan, beroa handia dela eta, "arrisku nabarmena" dagoela adierazi du Aemetek.

Jaurlaritzak hainbat gomendio eta jarraibide eman ditu, bero handia denean aintzat hartzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguneko albisteak