Gizartea -

Akordiorik ezean

Nafarroak ez du desobedientzia zibila baztertzen Lomceri aurre egiteko

Jose Luis Mendoza Nafarroako Hezkuntza kontseilariak legea ez aplikatzea eskatu dio Iñigo Mendez de Vigo ministroari. Akordioetara heltzeko borondatea aurkeztu du.

Iñigo Mendez de Vigo eta Jose Luis Mendoza. Argazkia: EFE
Mendez de Vigo eta Mendoza. Argazkia: EFE
Iñigo Mendez de Vigo eta Jose Luis Mendoza. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Mendez de Vigo Hezkuntza ministroa Jose Luis Mendoza Nafarroako Hezkuntza kontesilariarekin batzartu da. Mendozak Lomce legearen luzamendua eskatu dio, eta akordioetara iristeko borondatea azaleratu du. Akordiorik ezean, ordea, Nafarroak "ez du desobedientzia zibila baztertzen".

Nafarroako Hezkuntza kontseilariak argi utzi dio Mendez de Vigo ministroari, Lomceren aurka dagoela. "Beti hobe da akordio txar batrab on  bat baino. Ez dugu irabazlerik edo galtzailerik bilatu nahi, hezkuntzarentzat onena besterik ez dugui nahi", esan du Nafarroako Hezkuntza kontseilariak.

Mendozak argi utzi du Nafarroako Gobernuak negoziatzeko borondatea daukala, baina akordiorik egon ezean, "desobedientzia zibilaren bidea" ez dutela baztertzen ziurtatu du.Nafarroa, beste erkidego batzuekin ados jartzen saiatuko da Gobernuak Lomce legea ken dezan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
LOMLOE Nafarroa gaur Gizartea Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Hezkuntza Nafarroako Gobernua