Gizartea -

Andre Mariari Zuriaren jaiak

Zeledonekin batera jaietan neska batek parte-hartzea proposatu dute

Neurri horrekin Andre Mariari Zuriko jaietan emakumeek duten jarduna ikusgai jartzea lortu nahi dute.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiei hasiera emateko txupinazoaren ekitaldian Zeledonekin batera neska batek jardun dezala proposatu du gaur Irabazi alderdiak. Horren bidez, ospakizun horietan emakumeek duten esku-hartzea jendearen bistara gera dadila lortu nahi dute.

Aipatutako alderdiak Gasteizko Udalean duen taldeak ohar baten bitartez adierazi du "nahitaezkoa" dela emakumeen parte-hartzea sendotzea, Gasteizko jaietako programa lantzeko orduan.

Irabazi alderdiak aitortu du dagoeneko badirela "parte-hartze mistora bideratutako espazioak"; dena dela, atsekabea agertu du, haien ustez oraindik ere badirelako zenbait alderdi non emakumeen rola murritza edo hutsala den.

Hori dela eta, txupinazoan eta jai-amaierako neska batek ekitaldian parte-hartzea proposatu dute; izan ere, orain arte bi jarduera horietan Zeledonek besterik ez zuen esku hartzen, gizon batek gorpuzten duen pertsonaia, hain justu.

Aipatutako alderdiak gogoratu duenez, jaietan zehar (abuztuaren 7an) egiten den haurrentzako ekitaldian neskato eta mutiko bat aritzen dira Zeledon Txikiren eta Neska Txikiren paperak antzezten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala albisteak Gasteizko jaiak Gasteiz