cerrar buscador

09:22

Gasteizko jaiak

01:00ean

Zeledonen igoerak amaiera emango die gaur Gasteizko jaiei

Erredakzioa

Andra Mari Zuriaren jaiak goizaldeko 01:00ean amaituko dira Zeledonen igoerarekin eta azken trakarekin.

1:25
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gasteizek gaur emango die amaiera 2015eko Andra Mari Zuriaren jaiei. Goizaldeko 01:00ean Zeledonen igoerarekin eta azken trakarekin, aurtengo Aste Nagusia bukatu egingo da. Abuztuaren 4an hasi ziren Gasteizko jaiak Zeledonen jaitsierarekin eta goizalde honetan, amaiera emango zaie.

Dena den, gasteiztarrek eta bisitariek Aste Nagusiko azken egunaz gozatzeko aukera pila izango dituzte. Goizeko 09:00etan emango zaio hasiera egunari txorizo eta patata jan solidarioarekin. 10:30ean bigantxen txanda izango da, eta 12:00etan kalejiraren txanda izango da buruhandiekin, erraldoiekin, zaldiekin eta sotekin.  Ordu berean, Herri Kiroletako  Andra Mari Zuria torneoaz gozatu ahal izango da.

Arratsaldean, aldiz, zezen plazara igoera egingo da 17:00etan eta pilota txapelketa ikusteko aukera ere egongo da. 20:30ean zezen plazatik itzulera egingo da, eta 23:30ean suzko zezenen txanda izango da.

Goizaldeko 01:00ean etorriko da eguneko ekitaldi handia: Zeledonen igoera. Gasteizek datorren urtera arte agurtuko du Zeledon.

Iruzkinak