Gizartea -

LOMCE

Uriarte: 'Euskal hezkuntza-eredua defendatuko dugu LOMCEren gainetik’

LAB eta ELA sindikatuek kezkagarritzat jo dute Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak bilera sektorialean lortutako akordioak "ontzat" ematea.

Cristina Uriarte, Hezkuntza sailburua. Argazkia: EiTB
Cristina Uriarte. Argazkia: EiTB
Cristina Uriarte, Hezkuntza sailburua. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak balorazio positiboa egin du Iñigo Mendez de Vigo ministroak Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko errebalidak negoziatzea onatzea. Dena den, "LOMCErekin edo gabe, euskal hezkuntza-eredua  defendatzen jarraituko dugu", adierazi du Uriartek.

"Akordio txiki honetara iristeak euskal hezkuntza-eredua mantentzea ahalbidetuko du. Pauso txiki bat da, baina horrek ez du dena eginda dagoenik esan nahi", esan du Hezkuntza kontseilariak Radio Euskadin.

ELA eta LAB sindikatuen kritikak

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak konferentzia sektorialean lortutako akordioak ontzat ematea "harrigarria eta kezkagarria" dela adierazi du LAB sindikatuak komunikatu batean.

ELA sindikatuak, aldiz, larritzat jo du Cristina Uriartek hartu duen jarrera. "LOMCEk aurrera jarraitzeak garaipen moduan saltzea oso larria da", azpimarratu du ELAk ostiral honetan egin duen komunikatuan.

Hezkuntza Plataformak LOMCE geldiaraztea eskatu du

Hezkuntza Plataformen Topaguneak LOMCE geldiarazteko lanean jarraitu behar dela adierazi du, nahiz eta konferentzia sektorialean lortutako akordioek lan hau errazten ez duten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak Eusko Langileen Alkartasuna albisteak LAB