Gizartea -

Istripua Nafarroan

Adineko bat hil da Atetzen bere traktorearekin ezbeharra izan ondoren

Gertakaria Larramear parajean jazo zen. Biktimak buruan kolpea hartu zuen traktorearekin enbor bat garraiatzen ari zenean, eta burezurreko traumatismo baten ondorioz hil da.

E. Lotina | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

75 urteko gizon bat hil da bart, 19:52 aldera Atetzen (Nafarroa) bere traktorearekin ezbeharra izan ondoren, Nafarroako Gobernuak ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Gertakaria Larramear parajean jazo zen. J.M.B.H. biktimak buruan kolpea hartu zuen traktorearekin enbor bat garraiatzen ari zenean, eta burezurreko traumatismo baten ondorioz hil da.

Gorpua Nafarroako Auzitegiko Medikuntza Institutura eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Gaurko azken ordukoa