Gizartea -

Elikagai-bankuaren bilketa

Euskadi eta Nafarroa, elikagai gehien bildu dituzten erkidegoak

Elikagai-bankuen Espainiako Federazioak 22 milioi kilo jaki bildu ditu asteburuan, iaz baino % 5 gehiago. Euskadin bi milioi kilo bildu dituzte.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Janarien 2,5 milioi kilo jaso dira Euskadi eta Nafarroan

1:32

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bakoitzeko bildutako elikagai kiloei dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroa jaki gehien bildu dituzten Estatuko erkidegoak izan dira.

Guztira, 22 milioi kilo jaki bildu ditu Elikagai-bankuen Espainiako Federazioak, iaz baino % 5 gehiago. Horietatik, bi milioi kilo Euskadin bildu dituzte.

Bilbon egindako prentsaurrekoan, iaz 21 milioi kilo jaso zituztela goraipatu du Nicolas Palacios Federazioko presidenteak. Aurten elikagai gehiago eta ?elikagarriagoak, hau da, garestiagoak? bildu dituztela erantsi du.

 

Nicolas Maria Palacios Cabero elikagai-bankuko presidentea efe

Nicolas Palacios Elikagai-bankuen Espainiako Federazioko presidentea. Argazkia: EFE

"Europa mailan ez dago pareko emaitzarik. Proportzioan, Espainiako Federazioak lortu dituen zenbakiak gainerako Europako herrialdeek lorturikoak baino hobeak dira", azpimarratu du.

"Elkartasunaren festa handia" deiturikoan lorturiko emaitzak "sekulakoak" izan direla nabarmendu ostean, 55 elikagai-bankuetako boluntarioek eta behin-behineko 120.000 boluntarioek egindako lana goraipatu du.

Bildutako elikagai kopuruarekin "bi hilabeteko beharrak" ase dituzte, Palaciosen arabera. Krisiaren hasieran elikagai-bankuek milioi bat lagun ingururi laguntzen zieten (100 kilo urtean pertsonako). Hala eta guztiz ere, 2012 eta 2013 urteetan 500.000 lagun berrik jo zuten elikagai-bankuetara eta, ondorioz, urteko laguntza jaitsi egin behar izan zuten (75 kilo urtean pertsonako). "Iaz urtean eta pertsonako 86 kilotara igotzea lortu genuen eta helburua 100 kilotara iristea da", gaineratu du.

Datuak lurraldez lurralde

Proportzioan, Araba izan da estatu espainiarreko lurralderik "eskuzabalena" 300.000 kilo batuta (iaz 230.000 kilo bildu zituen). Araban 88 supermerkatu eta 1.590 boluntariok parte hartu dute. Bilketa horri esker, laguntza eskatzen dutenen lauzpabost hilabeteko beharrak ase dituzte.

Bizkaiari dagokionez, 1.005.000 kilo bildu dituzte -iaz 850.000 kilo jaso zituzten-, baina behin betiko sailkapena egindakoak kopuruak gora egin dezakeela ohartarazi dute. Guztira, 279 saltokik eta 4.100 boluntariok parte hartu dute kanpainan eta horiei farmaziak batu behar zaizkie.

Gipuzkoan "aurreikuspenak gainditu dira" eta 1.550 boluntarioen lanari esker 608.000 kilo bildu dira.

Azkenik, Nafarroan, 505.000 kilo bildu dira eta guztira 3.200 boluntariok parte hartu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gaurko azken orduko albistea