Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Indarkeria matxistaren aurkako aldarria ozen entzun da Gasteizen

Gizartea

Aldarrikapena

Indarkeria matxistaren aurkako aldarria ozen entzun da Gasteizen

A. A. | Eitb.eus

2016/04/09

Euskal Herriko Mugimendu Feministak egon da deituta manifestazioa, eta ekitaldi hori egunean zehar egin diren beste hainbat ekitaldiren muina izan da.

1:16
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

11 eraso, 12 erantzun, Feministok prest! leloa zuen manifestazio jendetsu batek Gasteizeko kaleak zeharkatu ditu larunbat honetan, indarkeria matxistaren aurka eta emakumeen eskubideen alde egiteko. Manifestazioa 13:00etan atera da Bilbo plazatik, eta Alderdi politiko, sindikatu, kultura, kirola, gizarte eragile askoren babesa jaso du Gasteizen burututako manifestazio nazionalak. Bertan egon dira, besteak beste, Ainhoa Etxaide LAB sindikatuko idazkari nazionala eta Jule Goikoetxea Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea.

Koordinadora Feministako Kattalin Minerrek aldarrikatu duenez, "indarkeria matxista ez da mugatzen erailketa edo jipoietara soilik, bazik eta askoz zabalagoa da eta modu askotara eragiten digu". Bestalde, "indarkeria horri aurre egiten diogun emakumeok subjektu aktiboak gara eta ez biktima pasibo", gaineratu du.

Horrez gain, indarkeria matxista guztiek erantzuna behar dutela aldarrikatu dute. Guzti guztiek, XXI. mendean indarkeria matxistak aurpegi gehiegi dituelako: "familia eta bikote eremuan ez ezik, gizarteko hainbat esparrutan gertatzen baitira erasoak, eta gizarteak itsu eta entzungor jarraitzen du".

Martxan zehar gogoan izan dute Natalie Van Put, herenegun Baionako ospitalean hildako emakumea, ustez senarrak erasota.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena