Gizartea -

DONOSTIA

Lurraldebuseko beste hiru linea iritsiko dira Donostiako geltokira

UK01 linea (Azkoitia-Donostia) autobus geltokian sartuko da, eta UK09 eta UK10 (Zumaia-Donostia) lineek geltokiko kanpoko nasa erabiliko dute.

Otsailean inauguratu zuten Donostiako autobus geltoki berria.
Otsailean inauguratu zuten Donostiako autobus geltoki berria.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lurraldebus konpainiako beste hiru linea hartuko ditu Donostiako autobus geltoki berriak. Marisol Garmendia Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuak agindu berri bat eman du argitara, Lurraldebuseko hainbat lineek Donostian egiten dituzten ibilbideetan aldaketak egiteko; aldaketa horiek maiatzaren 14an (larunbata) sartuko dira indarrean.

Hala, Azkoitia eta Donostia arteko UK01 linea autobus geltokian sartuko da; aldiz, UK09 eta UK10 lineek, Zumaia eta Donostia artekoek, geltokiko kanpoko dartsenan egingo dute geldialdia.

Autobus geltokira iritsi ondoren, linea guztiek geldialdia egingo dute Askatasunaren hiribidean bidaiariak hartzeko, Donostiatik irteteko egiten duten ohiko ibilbidearen barruan.

Garmendiaren hitzetan, "lineen berrantolaketa horrekin, Askatasunaren hiribideko trafikoan eta mugikortasunean sortu diren eragozpenak konpondu egin nahi dira, linea horien Donostiako azken geldialdiarekin".

Ibilbide berria

Maiatzaren 14tik aurrera, UK01 linea San Martin kaleko 25. zenbakitik autobus geltokira joango da; hala, Askatasunaren hiribideko 24. zenbakiko geralekua Donostia-Azkoitia zerbitzuko bidaiariak hartzeko erabiliko da bakarrik.

UK09 eta UK10 lineak ere autobus geltokiraino iritsiko dira, eta kanpoko dartsenan egingo dute geldialdia (Federico Garcia Lorca kalea 2). Linea horien Askatasunaren hiribideko geralekua (Donostia-Zumaia lineako bidaiariak hartzeko bakarrik erabiliko da) lekuz aldatuko da; hau da, Askatasunaren hiribideko 24. zenbakian geratu ordez, 34. zenbakian geratuko da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoako albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Azkoitia albisteak Zumaia albisteak Gaurko azken ordukoa Lurraldebus azken ordukoa