Gizartea -

Istripua

Gizon bat hil da Sunbillan bere autoak kamioi baten aurka talka eginda

Bi ibilgailuek aurrez aurre egin dute talka N-121-A errepidean gauerdi aldera. Autoaren gidaria bertan hil da, eta kamioilaria Nafarroako Ospitalera eraman dute, zaurituta.

Suhiltzaileak eta Foruzaingoa, istripua izan den lekuan. Argazkia: Foruzaingoa
Suhiltzaileak eta Foruzaingoa, istripua izan den lekuan. Argazkia: Foruzaingoa
Suhiltzaileak eta Foruzaingoa, istripua izan den lekuan. Argazkia: Foruzaingoa

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

40 urteko gizonezko bat hil da bart, gauerdian, Sunbillan, Nafarroan, bere autoak eta kamioi batek aurrez aurre talka eginda.

Foruzaingoak eitb.eus-i azaldu dionez, ezbeharra 00:15ean izan da, N-121-A errepidean, aipatutako herri nafarraren parean.

Talkaren ondorioz, autoaren gidaria (frantziarra) bertan hil da; kamioiaren gidaria, aldiz, Nafarroako Ospitalera eraman dute, zaurituta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak gaur Trafikoa Albisteak Nafarroa Trafikoko web-kamerak Bilbon Gaurko azken orduko albistea