Gizartea -

Arguedas

Sute batek kalteak eragin ditu Nafarroako enpresa batean

Sutea enpresa horretako galdara elektriko batean piztu da. Dena den, ez da zauriturik egon eta medikuek ez dute inor artatu behar izan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sute batek kalteak eragin ditu izoztuak lantzen dituzten fabrika batean, Arguedas-Valtierra industrialdean (Nafarroa). Bertako langileek lanpostuak hutsik utzi behar izan dituzte ordubetez, suhiltzaileek lanak bukatutzat eman dituzten unera arte.

16:20ak aldera, Nafarroako Izoztuak enpresako langileek sutearen berri eman diete Nafarroako larrialdi zerbitzuei.

Antza denez, enpresa horretako galdara elektriko batean piztu da sutea. Une hauetan gertatutakoa argitzen ari badira ere, sutearen pizgarria hutsegite elektriko bat izan litekeela uste dute ikertzaileek. Enpresa horretan beste hiru galdara daudenez, Tutera eta Peraltako suhiltzaileak lekura hurbildu dira ere. Gainera, anbulantzia bat bidali dute, baina ez dute inor artatu behar izan.

Bertako langileek euren lanpostuak hutsik utzi behar izan dituzte suhiltzaileek sugarrak amatatzeko lanean izan diren bitartean, baina 17:05ean euren lanpostuetara bueltatu dira euren lanarekin jarraitzeko.

Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, ez da zauriturik egon eta medikuek ez dute inor artatu behar izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa