Gizartea -

Sant Antoni de Portmany

Bi pertsona atxilotu dituzte Eivissan ISISen kolaboratzaile direlakoan

Atxilotuoi (31 eta 35 urteko marokoarrak) terrorismoa goraipatzea eta apologia eta doktrinamendua egitea leporatu diete. Biak Masllid al Fath meskitako imamak ziren.

Orain dela aste batzuk Valladoliden jihadismoaren aurka egindako operazioa. Artxiboko argazkia: EFE
Orain dela aste batzuk Valladoliden jihadismoaren aurka egindako operazioa. Artxiboko argazkia: EFE
Orain dela aste batzuk Valladoliden jihadismoaren aurka egindako operazioa. Artxiboko argazkia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilaren Informazio Buruzagitzak, Balear Uharteetako Komandantziako unitateekin batera, 6 zenbakiko Instrukzio Epaitegi Zentralaren eta Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzaren gidaritzapean, eta Marokoko Erresumako Lurraldea Zaintzeko Zuzendaritza Nagusiarekin elkarlanean, bi gizonezko atxilotu dituzte gaur, astearte goizaldean, Sant Antoni de Portmanyn (Eivissa), Estatu Islamikoa babestea leporatuta.

Barne Ministerioak ohar baten bidez zabaldu duenez, atxilotuak marokoarrak dira (31 eta 35 urtekoak), eta 2012an areagotu egin zuten jarduna Interneten eta sare sozialetan, Arabiar Udaberria indartzearekin batera, eta DAESHen sartzeko asmoz "soldadu atzerritarrek" (Foreing Terrorist Fighters) Siria eta Irakerako exodoa hasi zutenean.

Atxilotuei terrorismoa goraipatzea eta apologia eta doktrinamendua egitea egotzi diete. "Sare sozialen bidez, Estatu Islamikoa, horren jarduna eta ideia salafista-jihadistak babesten dituztela adierazi dute behin baino gehiagotan modu publikoan", oharraren arabera.

Ikertzaileen arabera, Masllid al Fath meskitako imamak ziren biak, eta, hori dela eta, toki pribilegiatu batetik eragiten zien uharteko musulman-elkarteko kideei.

Halaber, ikerketak azaleratu duenez, atxilotuetako batek (A.E.M.) Facebooken zuen kontua erabiltzen zuen EIren propaganda zabaltzeko, berak gidatzen zuen komunitate islamikoaren gestioak egiteko erabiltzen zuen kontu bera.

Horrez gain, kontu horren bidez ere, talde terroristari babesa adierazten zion, eta ISISen produktu mediatikoak jasotzeko aukera errazten zuen, bideoak eta zenbait argitalpen ikusteko estekak, esaterako, oharrak dioenez.

Operazioan, "ikertzaileak gehien kezkatu dituen gauzetako bat izan da bi atxilotuek uharteko komunitate islamikoan zuten eragina", eta bereziki larritzat jo dute horiek ematen zituzten klaseetara adingabeak ere joaten zirela.

Horiei atzemandako gailuetan dauden dokumentuak eta datuak aztertu beharko dituzte orain ikerketaren arduradunek, atxilotuek muturreko beste talde edo pertsona batzuekin loturarik zuten argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak albisteak Espainia ETA gaur Gizartea Jihadismoa