Gizartea -

Elkartasuna

'La Cuadri del Hospi'-k Fitoren Harley-Davidson motorra zozkatu du

Elkarte horrek urriko azken astelehenean zozkatu du Fito Cabralesek emandako Harley-Davidson V-Road motorra eta 129.000 euro inguru eskuratu ditu.

Eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Prozesu onkologikoak pairatu dituzten edo pairatzen ari diren umeen gurasoek osatzen duten "La Cuadri del Hospi" elkarteak Fito Cabrales abeslariak emandako Harley-Davidson motorra zozkatu du astelehen honetan, urriak 31, Gernikan (Bizkaia). Horren helburu nagusia haur-minbizia ikertzen laguntzeko dirua biltzea izan da.

Guztira 64.470 txartel saldu ditu elkarteak eta horietako txartel bakoitzaren balioa bi eurokoa zenez, 129.000 euro inguru eskuratu dituzte. Saria lortu duena 14.526 zenbakia izan da eta zozketa horretan Gurutzetako Unibertsitateko Ospitaleko Onkologia arloko umeak parte hartu dute, abeslariarekin batera.

Harley-Davidson motorraren zozketan lortu duten diruarekin, haur-minbizia ikertzen laguntzeko dirua biltzea izan da. Zozkatu duten motorra Fito & Fitipaldis taldearen bideoklip batean ikus daiteke.

Duela hilabete batzuk, Fito & Fitipaldis taldearen "Acabo de llegar" kantuaren bideoklip bat grabatu zuen "La Cuadri del Hospi" elkarteak, haur-minbizia ikertzeko dirua biltzea helburu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gernika-Lumo bideoak Gizartea Albisteak