Gizartea -

Nafarroa

Kalte material larriak, Lodosako etxe bateko sutean

Nafarroako Gobernuak aditzera eman duenez, ez da inor zauritu.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lodosako etxebizitza batean izandako suteak kalte material larriak eragin ditu. Nafarroako Gobernuak esan duenez, ez da inor zauritu.

20:00ak aldera, Lodosako suhiltzaileak ke usain nabarmena antzeman ostean, gertuko etxe batean sutea piztu zela konturatu ziren.

Hiru suhiltzaile joan ziren, eta etxeko atea behera bota behar izan zuten sartzeko. Barrualdea kez beteta zegoela ikusi ondoren, bi txakur atera zituzten onik.

Etxeko egongelan piztu zen sua; ondorioz, altzari eta ondasun guztiak erre ziren. 21:25ean, lekua garbituta eta aireztatuta, gaua beste toki batean pasatzea gomendatu zioten etxean bizi zen pertsonari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Suteak bideoak Gizartea bideoak Lodosa Eguneko albisteak