Gizartea -

Nafarroa

Lau atxilotu, Ebro ibaian agertutako gizonaren heriotzarekin lotuta

Wilson Yanza Herediaren bikotekideaz gain, bi gizonezko eta emakumezko bat atxilotu dituzte. Sumarioa sekretupean jarri du epaileak.

Lau atxilotu, Ebron agertutako gizonaren heriotzarekin lotuta

1:10

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak lau pertsona atxilotu ditu joan den astean Ebro ibaian, Castejon parean, hilotz agertutako gizonezkoaren heriotzarekin lotura dutelakoan. Atxilotuetako bat hilda agertu zen Wilson Yanza Herediaren bikotekidea da.

Bikotekideaz gain, bi gizonezko eta emakumezko bat atxilotu dituzte, ikerketaren gertuko iturriek jakinarazi dutenez.

Atzo zabaldu zen hildakoaren bikotekidea atxilotu zutela, biak bizi ziren Tuterako etxebizitza arakatu eta bikotearen ibilgailua aztertu ostean. Ondoren, Guardia Zibilak Tuteran eta Iruñean jarraitu zuen operazioa.

Wilson Yanza Herediaren (33 urte) gorpua azaroaren 3an agertu zen Ebro ibaian, Castejon parean, eta Tuterako Lehen Instrukzio Epaitegiak auzia bere gain hartu zuen, eta sumarioa sekretupean jarri.

Autopsiaren arabera, Wilson Yanza Heredia asfixiatu ostean bota zuten ibaira. Ondorioz, gertatutakoa homizidio edo hilketa batekin lotuta dagoen argitu behar dute ikertzaileek.

Hildakoaren bikotekideak gizonaren desagerpena salatu zuen ostiralean, eta asteazken arratsaldetik falta zela esan zion Poliziari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak