Gizartea -

Nafarroa

Gizon bat hil da Antsoainen ibilgailu batek harrapatuta

Foruzaingoak ikerketa abiarazi du istripuaren nondik norakoak argitzeko. Ezbeharra Divina Pastora kalean izan da.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antsoaingo (Nafarroa) bizilagun bat hil da Divina Pastora kalean ibilgailu batek harrapatuta eragindako zaurien ondorioz.

Foruzaingoak zabaldu duenez, SOS Nafarroak atzo azken orduan izan zuen istripuaren berri.

Udaltzaingoak ezbeharra izan zen lekura jo zuen, eta, ondoren, foruzainak bertaratzea eskatu zuen. Azkenik, Foruzaingoak hartu zuen bere gain gertatutakoa argitzeko ikerketa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskal Herrian Gaurko albisteak Nafarroan Gaurko azken ordukoa