Gizartea -

Ikerketa

Nadia Nerearen aita familiaren ihesa antolatzen saiatu zen

Fernando Blancok Frantziara bidaia egin zuen azaroaren 6an, 'ikertzen ari zirela' susmatu zuenean.

Fernando Blanco, Nadiaren aita. Argazkia: EiTB
Fernando Blanco, Nadiaren aita. Argazkia: EiTB
Fernando Blanco, Nadiaren aita. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fernando Blanco Nadia Nerea umearen aita kartzelan dago joan den ostiralaz gero iruzur egin izana leporatuta. Kasua ikertzen ari den epailearen arabera, badirudi Nadiaren amarekin batera, familiaren ihesa prestatzen ari zela.

Epaileak joan den ostiralean espetxeratu zuen Blanco, alabak gaixotasun arraroa duela eta donazio bidez milioi bat euro bildu ondoren, gurasoen probetxurako erabiltzea egotzita.

Ihes egiteko eta frogak suntsitzeko arriskua zegoela interpretatu zuen epaileak; izan ere, azaroaren 6an jada Frantziara bidaia egin zuen aitak, "ikertzen ari zirela" susmatu baitzuen.

Gainera, epaileak justiziaren ekintza saihestu nahi zuela uste du. Bere iritziz, Blanco dagoeneko saiatu zen alde egiten, kasua ikertzen ari zirela jakin zuenean.

Epailearen aginduz Kataluniako Poliziak esku hartutako telefono-deien ondorioz jakin zuten Fernando Blancok ihes egiteko zuen asmoaren berri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia egoera politikoa Iruzurrak albisteak Gaixotasunak bideoak Gaurko titularrak Umeak Gurasoak Albisteak Gizartea