Gizartea -

Abenduak 22

Euskal herritar bakoitzak 75 euro jokatuko ditu Gabonetako Loterian

Bizkaian jokatzen da gehien, pertsona bakoitzak batez beste 89,84 euro, Gipuzkoan 60,7, eta Araban, 53,3.

Gabonetako Loteriaren bola. EFE
Gabonetako Loteriaren bola. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal herritar bakoitzak 74,95 euro jokatuko ditu Gabonetako Loteriaren zozketan, ostegun honetan, iazko ia kopuru berdina (74 euro).

Estatuko Loteria eta Apustuak erakundeak Euskadin 164 milioi euro jarri ditu salgai dezimotan, hau da, 74,95 euroko betez beste pertsonako, Espainiako batezbestekoaren (68,8) gainetik.

Iaz herritar bakoitzak 65,05 euro utzi zituen, hau da, hasiera batean kalkulatutakoa baino 9 euro gutxiago.

Bizkaian jokatzen da gehien (103,2 milioi), pertsona bakoitzak batez beste 89,84 euro, Gipuzkoan (43,5 milioi) 60,7, eta Araban (17,3) 53,3.

Halaber, Nafarroan 36,49 milioi euro jarri dituzte salgai dezimotan, eta herritar bakoitzak 56,96 utzi ditu.

Euskadi, loteria gehien duen zazpigarren autonomia erkidegoa

Gabonetako Loteriari dagokionez, Euskadi loteria gehien erosten duen zazpigarren autonomia erkidegoa da. Madril da lehena (76,97), Gaztela eta Leonek (96,84), Asturiasek (90,67), Errioxak (89,98) eta Aragoik (88,98) jarraituta. Madrilen jasotzen dute loteria gehien; 493,5 milioi aurten.

2.310 milioi saritan

Gabonetako Loteriaren zozketak 2.310 milioi euro emango ditu aurten saritan, 2015ean baino 70 gehiago.

Sari nagusia 29 aldiz tokatu da Euskadin, gehienetan Bizkaian, 15 aldiz; Gipuzkoan, 11 aldiz, eta Araban, hirutan.

Bizkaiaren kasuan, Bilbo da zorterik handiena duen hiria, 11 aldiz jaso duelako sari potoloa. Derion, Elorrion eta Miraballesen ere izan dute zortea.

Gipuzkoan, Donostian erori da gehien (6 aldiz), baita Eibarren, Arrasaten, Irunen, Oñatin eta Villabonan.

Araban, sari nagusia bi aldiz jaso dute Gasteizen, eta behin Oionen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gabonetako loteria