Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gazte batek bikotekidea jo du Iruñean

20 urteko gizonezkoa atxilotu egin du Foruzaingoak, bikotekideari kale erdian eraso ostean, hainbat lekukoren aurrean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Herritarren Segurtasuneko foruzain batek, hiriko diskoteka ezagun baten inguruan kaleko jantziekin zela,  20 urteko gizonezko bat atxilotu du, 20n urteko bikotekidea jotzen kusi ostean, kale erdian, eta hainbat lekukoren aurrean.

Erasoa igandean izan da, 8:00ak aldera. Ustezko erasotzaileak Iruñeko 4 zenbakiko Instrukzio Epaitegian agertu beharko du.

_________________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko argazkiak Tratu txarrak Nafarroa gaur Albisteak