Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Juan Kruz Mendizabal 'Kakux': Fiskaltzak ikerketa abiatu du

Gizartea

Eginbideak, zabalik

Gipuzkoako Fiskaltzak ere Mendizabalen abusuak ikertuko ditu

Agentziak | Erredakzioa

2017/01/11

Auziarengatik kereila aurkezteko nahikoa oinarri dagoen zehaztu beharko du.

1:36
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Gipuzkoako Fiskaltzak ere Juan Kruz Mendizabal Donostiako Elizbarrutiko bikarioa ikertuko du, honek bi adingaberi egindako sexu-abusuak direla eta. Elizak zigortu du dagoeneko, eta biktimen salaketa ezagututa, ikerketa abiatzea erabaki du Fiskaltzak.

Ministerio Publikoko iturriek EFE albistea agentziari jakinarazi diotenez, ofizioz jardungo du Fiskaltzak, eta ikerketa amaitutakoan erabakiko du haren kontrako kereila aurkeztu edo bestelako zigor-biderik hartzen duen.

Donostiako Apezpikutzak atzo eman zuen Mendizabali emandako zigorraren berri. Salatzaileen arabera, sexu-gehiegikeriak 2001 eta 2005 urteen bitartean pairatu zituzten, Mendizabal Donostiako San Bizente parrokian apaiz eta Xirimiri Gazte Taldeko arduraduna zenean. Arrazoi horregatik, Gipuzkoatik erbesteratu dute.

2016ko martxoan erasoak salatzea erabaki zuten bi gazteek eta salaketa bana aurkeztu zuten, eliza barneko bideak erabilita, Donostiako Gotzainaren aurrean.

Elizak ikerketa bat jarri zuen abian eta Mendizabal erruduna zela ondorioztatu zuen. 2016ko apirilean, Donostiako Elizbarrutiko bikario eta Groseko San Inazio elizako parroko kargua uztera behartu zuten.

Biktima gehiago egon daitezkeelakoan, auzia ezagutaraztea erabaki dute bi gazteek, eta baita Donostiako Apezpikutzak ere.

 

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena