Gizartea -

Katalunia

Nadiaren gurasoak, neskatoaren argazki sexualengatik asaldatuta

Epailea esplotazio sexualagatik ikertuko du Nadia Nerearen aitan, haren ordenagailuan 11 urteko neskatoaren argazki sexualak aurkitu ostean.

Nadia Nerearen aita. Artxiboko argazkia: EiTB
Nadia Nerearen aita. Artxiboko argazkia: EiTB
Nadia Nerearen aita. Artxiboko argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nadia Nerearen gurasoak "asaldatuta, minduta eta haserre" omen daude Poliziak familiaren etxean topatutako USB memoria batean 11 urteko neskatoaren argazki sexualak aurkitu dituela zabaldu ostean hedabideetan, Alberto Martin bikotearen defentsa abokatuak azaldu duenez. Alabarentzat sendabideak aurkitzeko asmoz bildutako dohaintzetan ustez iruzur egitea ikertzen dabilen epaileak delitu berriak leporatu dizkie Nadiaren gurasoei (Fernando Blanco eta Margarita Grau).

"(Argazkiek) ustekabean harrapatu gaituzte", aitortu du Martinen COPE irrati kateari egindako adierazpenetan. Gaineratu duenez, hedabideen bitartez izan dute informazio horren berri. "Ez ditugu ikusi ez artxiboak eta ezta argazkiak ere", azaldu du abokatuak.

Defentsa abokatuaren esanetan, Nadia Nerearen gurasoek ukatu egin dute argazki horiek daudela. "Gezurra eta ulertezina dela diote, eta ez dutela alabari kalte egingo dion ezer egin, are gutxiago sexu esparruan", adierazi du.

Kasua ikertzen ari den La Seu d'Urgelleko (Lleida) epailea Nadia Nerearen gurasoak ikertzen ari da, ustez, adingabeei argazki sexualak egiteagatik eta horiek biltzeagatik, eta bestetik, exhibizionismoa eta probokazio sexuala egin izanagatik.

Epaileak ostiralean deklaratzera deitu ditu: Margarita Grauk 10:00etan deklaratuko du eta Fernando Blancok, berriz, 11:00etan. Halaber, hamahiru USB memoria, zazpi memoria-txartel eta hiru disko gogor ikertzeko oniritzia eman die Esquadra Mossoei, orain arte ezin izan baitituzte Nadiaren gurasoen gailu informatikoak ikertu.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Iruzurrak Gaixotasunak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Umeak albisteak Aitak albisteak