Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Zibererasoen atzean Errusia dagoela esan du Donald Trumpek

Gizartea

Ameriketako Estatu Batuak

Hauteskundeetako zibererasoen atzean Errusia dagoela esan du Trumpek

Agentziak | Erredakzioa

2017/01/11

Berari buruzko informazioak "gezurrezkoak" direla adierazi du, Mexikoko mugan horma bat eraikiko duela berretsi du eta "Jainkoak inoiz sortu duen enplegu-sortzaile handiena" izango dela agindu du.

  • Donald Trump, New Yorken egindako agerraldian. Argazkia: EFE

    Donald Trump, New Yorken egindako agerraldian. Argazkia: EFE

    Donald Trump, New Yorken egindako agerraldian. Argazkia: EFE
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidente hautatuak esan du Errusia dagoela AEBko hauteskunde prozesuan izan ziren zibererasoen atzean.

“Hackeatzea gaizki dago; ez zen horrelakorik gertatu behar”, adierazi du Trump Dorrean eman duen prentsaurrekoan. Inteligentzia zerbitzuen arabera, zibereraso horiei esker irabazi zituen Trumpek AEBko hauteskundeak.

“Uste dut Errusia dagoela zibereraso horien atzean”, esan du gaur, orain arte aukera hori onartzeari uko egin badio ere. Eraso informatiko horien kaltetu handiena Alderdi Demokrata izan zen.

“Estatu Batuek mundu osoko zibererasoak jasaten ditu, Errusiatik, Txinatik nahiz beste edozein herrialdetatik”, azpimarratu du.

Nolanahi ere, Etxe Zurira heltzen den momentutik aurrera horrelakorik berriro gertatuko ez dela agindu du.

"Gezurrezko" albisteak

Azken orduotan zabaldu da Errusiak Trumpi buruzko informazio “konprometitua” izan dezakeela, baina AEBko presidente berriak ukatu egin du hori eta albiste horien atzea Estatu Batuetako Inteligentzia Zerbitzua egon daitekeela iradoki du.

Honek guztiak zentzurik ez duela eta gezurretan ari direla adierazi du. CNN bezalako telebista-kateen ibilbidean “orbana” dela eta albiste horiek “pertsona gaixoek” argitaratu dituztela erantsi du.

Ildo horretan, Trumpek esan du Errusiak bere kontrako zerbait izango balu, publikatu egingo lukeela, Hillary Clintonen kontra egindako eraso informatikoekin egin zuten moduan.

Errusian duela urte asko izan zela kontatu du, baina “betiko moduan kontu handiarekin” ibili zela. “Nire bizkartzainei ere esaten diet: kontuz ibili, kamerak nonahi daude eta”, azpimarratu du.

Horrelako erasoak Errusian bakarrik ez, “edozein herrialdetan” gerta daitezkeela ohartarazi du.

Harresia, Mexikoko mugan

Bestalde, Trumpek berretsi egin du AEB eta Mexiko arteko mugan horma bat eraikiko duela eta lanak, gehienez, urte eta erdiko epean hasiko direla gaineratu du.

“Ez da hesi bat izango, horma bat baizik”, adierazi du, eta egitasmoa Mexikok ordainduko duela nabarmendu du berriro.

Ordainketa hori zerga bidez edo dirua zuzenean itzulita egingo dela esan du, Enrique Peña Nieto Mexikoko Gobernuko presidenteak aukera hori beti baztertu badu ere.

Horrez gain, enpleguaz ere aritu da Trump eta “Jainkoak inoiz sortu duen enplegu-sortzaile handiena” izango dela promestu du.

Ildo horretan, datozen asteetan “albiste garrantzitsuak” izango direla iragarri du. “Uste du enpresa asko (Estatu Batuetara) itzuliko direla”, erantsi du.

Bere negozioak, semeen esku

Bestalde, Trumpek jakinarazi du bere negozio guztien kontrola bere bi seme nagusien esku utziko dituela, baina enpresan dituen akzioei eutsi egingo diela.

Konpainia zuzentzen jarraitzeko aukera zuela esan du, hala nahi izanez gero. Alabaina, negozioak bere semeen esku geratuko dira eta ez du haiekin inolako erabakirik eztabaidatuko.

Trumpen abokatu Sheri Dillonek esan duenez, presidente den bitartean negozio berriak egingo ditu Trumpen konpainiak atzerrian eta AEBetan egindako mugimendu guztiak zorrotz ikuskatuko dituztela, interesen arteko gatazkak ekiditeko.

Hortaz, Trumpen konpainiak egiten dituen operazio guztiak aholkulari talde independente baten oniritzia jaso beharko dute. Talde hori datozen asteetan osatuko dute.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

orain albiste

Albiste gehiago

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena