Gizartea -

NAFARROA

Sunbillan istripua izan zuen kamioilariak takografoa manipulatuta zuen

Hori dela eta, atxilotu egin dute, dokumentuak faltsutzea egotzita. Baimendutako alkohol tasa hirukoiztu egin zuen gidari poloniarrak.

Atzo izan zen istripua, Sunbillan.
Atzo izan zen istripua, Sunbillan.
Atzo izan zen istripua, Sunbillan.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atxilotu egin dute, atzo, Sunbillan istripua izan zuen kamioi gidaria, takografoa manipulatuta izateagatik, Foruzaingoak jakinarazi duenez. Horrez gain, baimendutako alkohol tasa hirukoiztu egin zuen kamioilari poloniarrak.

Dokumentuak faltsutzea egotzita atxilotu dute 33 urteko gidaria. Antza, ibilgailua martxan zela, atseden-orduak pilatzen zituen takografoan.

N-121-A errepidean gertatu zen ezbeharra, atzo gauerdian, Sunbillan. Kontrola galdu, eta 300 bat metro sigi-sagan egin ondoren, irauli egin zen kamioia. Gidaria Nafarroako Ospitalera eraman zuten, zauri arinekin. Hasieran, arau hauste larria egotzi zioten, baimendutako alkohol tasa gainditzeagatik.

Foruzaingoaren arabera, gaur goizean eramango dute epailearen aurrera, Iruñean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripu Hilgarriak Trafikoa Gaurko albisteak Nafarroan Arabako trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Bilbon Eguneko albisteak Albisteak Merkantzia-garraioari buruzko albisteak