Gizartea -

Gertakaria

Izua Bilboko Metroan, gizonezko batek Alaren aldeko oihuak eginda

Gizonezko batek bidarien kontra egin du, "desleialak" direla esanda eta izua zabaldu da. Atxilotu egin dute eta ez da zauriturik izan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Izua zabaldu da gaur Bilboko Metroan, gizonezko batek Alaren aldeko oihuak eginda eta bidarien kontra eginda.

Gertakariak Deustuko geltokian jazo dira, eguerdian. 30 urteko gizonezkoa atxilotu egin dute. Aurrekariak ditu buruko arazoengatik eta labana bat atzeman diote. Nolanahi ere, ez du labana erabili bidaiarien kontra egiteko eta ez da zauriturik izan.

Ertzaintzak azaldu duenez, jatorri magrebtarreko gizona bagoian zihoazen bidaiariei oldartu zaie, Alaren aldeko oihuak eginda eta "desleialak" direla esanda.

Bidaiariak une horretan lasterka atera dira Metrotik, Sarrikoko geltokian, eta Polizia autonomikoa ohartarazi dute.

Ertzaintzak gizonezkoa atxilotu du. Anbulantzia batean Basurtuko Ospitalera eraman dute. Psikiatria unitatean sartu dute eta Poliziaren zaintzapean egongo da bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Metro Bilbao Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea