Gizartea -

Epaia

21 urteko zigorra, alabaordeari lau urtez sexu erasoak egiteagatik

Erasotzaileak adingabea haurdun utzi zuen. Gainera, bideo sexualak grabatu eta horiek zabaltzearekin mehatxu egin zion.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak 21 urteko kartzela zigorra ezarri dio gizonezko bati, alabaordeari lau urtez sexu erasoak egiteagatik Irunen. 11 urte zituenetik 14 urtera arte eraso egin zion eta haurdun utzi zuen.

Gorenak ohar bidez jakinarazi duenez, sexu eraso horiek gizona, adingabea eta haren ama bizi ziren etxebizitzan gertatu ziren. Sexu eraso horien ondorioz, emakumea haur batez erditu zen 15 urte zituela.

Gaur ezagutzera emandako epaian, Gipuzkoako Auzitegiak modu jarraian sexu erasoak egiteagatik akusatuari ezarritako hamabost urteko kartzela zigorra berretsi du Auzitegi Gorenak.

Gainera, Auzitegi Gorenak sei urteko kartzela zigorra jarri dio adingabea material pornografikoa egiteko erabiltzeagatik. Gipuzkoak Auzitegiak urtebete gehiagoko zigorra jarri zion delitu horrengatik, erasoak ez zirela modu jarraituan gertatu iritzita.

Ebazpen judizialaren arabera, gizonak sexu erasoak grabatu zituen kamera ezkutu bat erabilita eta irudi horiek zabaltzearekin mehatxu egin zion.

-------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Gaurko albisteak Gipuzkoa Auzitegi Gorena bideoak Epaiketak argazkiak Gizartea bideoak Irun argazkiak Eguneko albisteak