Gizartea -

Trafikoa

AP-8 autobidea itxiko dute gauerdian, Aritzeta parean

30 minutuz errepidea itxita egongo da Irungo noranzkoan, larunbatean bi pertsona hil ziren istripuaren zergatiak argitzeko.

Larunbateko istripuaren zergatiak argitzen saiatuko dira. Argazkia: EFE
Larunbateko istripuaren zergatiak argitzen saiatuko dira. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gauerdian AP-8 autobidea itxiko dute Aritzeta parean, Usurbilen, larunbatean gertatutako istripua berreraiki eta zergatiak argitzen saiatzeko. Larunbateko ezbeharrean bi pertsona hil eta beste lau lagun zauritu ziren.

Larunbatean gertatutako istripuaren arrazoiak argitzeko, AP-8 autobideak eta Donostiako saihesbideak (GI-20) bat egiten duten gunea (Aritzeta) itxi egingo dute Irungo noranzkoan.

AP-8 autobidea itxi egingo denez, ibilgailuak Donostiako saihesbidetik desbideratuko dira. Gainera, N-1 errepidea itxi egingo da Lasarten, 454. kilometroak, eta trafikoa GI-11tik desbideratuko da.

Azkenik, lanek irauten duten bitartean, Irungo norabideko Hernaniko zerbitzugunetik autobiderako sarbidea itxita egongo da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripu Hilgarriak Trafikoa Gipuzkoako albisteak Gizartea Usurbil albisteak Gaurko azken ordukoa A-8 autobideko istripuak gaur