Gizartea -

Nafarroa

Sutea piztu da San Adriango adinekoen egoitzan

Foruzaingoak ez du baztertzen sua nahita piztutakoa izatea. Inork ez du minik hartu.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sutea izan da, bart, San Adriango adinekoen egoitzan. Foruzaingoak ez du baztertzen sua nahita piztutakoa izatea.

Lehen ikerketen arabera, egoitzako logeletako batean piztu da sua. Baliteke bertan bizi den gizonezko batek oheari nahita sua eman izana, eta ondorioz, sua zabaltzea.

Egoitzako egoiliar denak onik atera dituzte, eta inork ez du minik hartu. Kalteak materialak izan dira bakarrik.

06:18 inguruan deitu dute SOS Nafarroa larrialdietarako zerbitzura, sutearen berri emanez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Suteak argazkiak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Albisteak Adinekoentzako egoitzak