Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Getxon, bikotekideari erasotzea egotzita

Biktimak ez du salaketarik jarri nahi izan, eta agenteek ikerketa hasi dute ofizioz.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Getxoko Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, bikotekideari eraso egin izana egotzita.

Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, erasoa 18:45ean gertatu zen, Areeta auzoan, eta zerbitzutik kanpo zegoen udaltzain batek ikusi eta erasoa geldiaraztea lortu zuen.

Hasiera batean ihes egin bazuen ere, gerora, Udaltzaingoak atxilotu egin zuen ustezko erasotzailea.

Biktimak erasoaren zantzuak zituen, baina ez zuen salaketarik jarri nahi izan. Hala ere, agenteek ofizioz jokatu zuten, eta izapideak hasi zituzten haren kontra, genero indarkeriaren ustezko delitu bat egotzita.

Keltse Eiguren Getxoko Berdintasun zinegotziak gaitzetsi egin du erasoa, eta genero indarkeriaren biktimek Gizarte Zerbitzuetara (94 4660151), Udaltzaingora (94 4660202), Ertzaintzara (94 4063420), Eusko Jaurlaritzara (900 840 111) eta Larrialdi Zerbitzura (112) jo dezaketela azpimarratu du.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur Getxo Gizartea bideoak Albisteak