Gizartea -

Zientzia Azoka

110 proiektu zientifiko eta teknologiko hartuko ditu Bilbok larunbatean

Urtean zehar, Euskal Herri osoko 33 ikastetxetako 12-18 urteko 1.150 gazte aritu dira lanean. Aurten berrikuntza batzuk izango ditu Zientzia Azokak.

Zientzia Azoka 2017 ekitaldiaren aurkezpena, Bilbon. Argazkia: Bilboko Udala
Zientzia Azoka 2017 ekitaldiaren aurkezpena, Bilbon. Argazkia: Bilboko Udala
Zientzia Azoka 2017 ekitaldiaren aurkezpena, Bilbon. Argazkia: Bilboko Udala

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbat honetan, maiatzak 6, proiektu zientifiko eta teknologikoei buruzko ekitaldi bat hartuko du Bilboko Plaza Barriak. Bertan, ikertzaile gazteek osatutako 110 talde elkartuko dira, eta urtean zehar egindako lanak aurkeztuko dituzte. Astearte honetan, Elhuyarrek antolatutako 2017ko Zientzia Azokari buruzko xehetasun guztien berri eman dute Bilboko udaletxean.

Aurtengo Zientzia Azoka egitarau zabalarekin dator. 12:00etatik 21:00ak arte, ikertzaile gazteek ikasturte honetan erronka bati edo galdera bati erantzuteko landutako proiektu zientifiko eta teknologikoak aurkeztuko dituzte Plaza Barrian. Eguerdian izango da Zientzia Azokaren irekiera ofiziala, instituzio eta erakundeen eskutik.

Gainera, eremu profesionalentzako gunea eta tailerrak aurkeztu dituzte aurtengo berrikuntza gisa. “Musika-laborategia: REC” izenekoak jarraipena izango du sari-banaketaren ondoren ("Musika-laborategia: PLAY"); izan ere, Las Tea Party DJ’s igoko dira oholtzara.

Gazteengan zientziaren eta teknologiaren arloetako gaitasunak lantzea, bokazioak piztea eta zientzia eta teknologia alorreko pertsonak gazteei hurbiltzea dira ekimenaren helburu nagusiak.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, familia osoari luzatzeko eskaintza da aurtengo Zientzia Azoka. Egunean zehar jarduera ugari prestatu dituzte: zientzia-tailerrak, gazteen standak, eremu profesionala eta kultura zientifikoari buruzko tailerrak.

Urtean zehar, Euskal Herri osoko 33 ikastetxetako 12-18 urteko 1.150 gazte aritu dira lanean (Bizkaian 79 talde, Gipuzkoan 19 talde eta Nafarroan 9), 350 taldetan. Horietako 110 taldek aurkeztuko dute beren lana Bilbon larunbatean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilboko albisteak Bizkaiko albisteak EAE Zientzia albisteak