Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Euskararen erabilerak behera egin du Euskal Herriko kaleetan: 2017ko datuak

Gizartea

Txostena

Euskararen erabilerak behera egin du Euskal Herriko kaleetan

eitb.eus

2017/07/12

Soziolinguistika Klusterrak egindako Hizkuntzen Erabileraren VII. Kale Neurketaren arabera, euskararen erabilera % 12,6koa da Euskal Herriko kaleetan.

  • Gasteizen, euskararen erabilerak igoerarik nabarmenena izan du azken bost urtean

    Gasteizen, euskararen erabilerak igoerarik nabarmenena izan du azken bost urtean

    Gasteizen, euskararen erabilerak igoerarik nabarmenena izan du azken bost urtean
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Gero eta euskara gutxiago entzuten da Euskal Herriko kaleetan; elkarrizketa guztien % 12,6 soilik izaten dira euskaraz, duela 10 urte baino puntu bat pasatxo gutxiago (% 13,7koa izan zen datua orduan).

Soziolingustika Klusterrak argitaratutako zazpigarren kale neurketak utzi ditu datu horiek. Euskal Herriko 144 udalerritako 187.635 elkarrizketa aztertu dituzte, 515.260 solaskideren jarduna, guztira.

Bost urtean behin egindako galdeketen arabera, 2006ra arte igoera izan zen euskararen erabileran, oro har, baina egoera aldatu egin da, lurralderik lurraldera egoera ezberdina bada ere: Bizkaian (% 8,8), Gipuzkoan (% 31,1) eta Ipar Euskal Herrian (% 5,3) euskararen erabilera apaldu egin da, eta Araban (% 4,6) eta Nafarroan (% 6,7), aldiz, aurreko neurketetan baino euskara gehiago entzun da.

Hiriburuetako euskararen kale erabileraren bilakaerak bakoitzaren lurraldeko joera orokorrarekin bat egiten du, Iruñean izan ezik: Iruñeko erabilera maila bere horretan dago 1997tik. Baionan, gaztelaniaren erabileraren bezainbestekoa da euskararena.

Haurrak (% 18,3) dira kalean euskara gehien erabiltzen dutenak; horien ostean, gazteak (% 12,3); ondoren, helduak (% 11,5); eta, azkenik, adinekoak (% 8,1). Bestalde, emakumezkoek gizonezkoek baino gehiago erabiltzen dute euskara kalean.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena