Gizartea -

Antartika

Munduko izozmendi handienetako bat askatu da Antartidan

5.800 kilometro koadro inguruko azalera du eta historian askatutako hamar handienen artean dago.

Ameriketako Estatu Batuetako Espazio Agentziak izozmendiari ateratako argazkia.
Munduko izozmendi handienetako bat askatu da Antartidan

0:42

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Munduko izozmendi handienetako bat askatu berri da Antartikako Larsen C deituriko eremutik, Galesko Swansea hiriko unibertsitateko adituek gaur jakinarazi dutenez.

Zientzialariek hainbat hamarkada igaro dituzte Antartikako inguru horretan zabaldutako arrakala handi hori aztertzen, baina 2014tik aurrera prozesu hori azkartu egin omen da.

Swanseako Unibertsitatean Midas Proiektua osatzen duten zientzialariek gaur baieztatu dutenez, bi egunen buruan gauzatu da erabateko etena. Adituen esanetan, ez dute daturik gizakiak eragindako klima aldaketarik loturarik duen ala ez baieztatzeko.

Segur aski A68 izenez bataiatuko duten izozmendiak bilioi bat tonako pisua eta 5.800 kilometro koadroko azalera du, Pariseko hiria 55 aldiz.

Adituek oso gertutik jarraituko dute izozmendiaren eboluzioa; izan ere, litekeena da haizeak eta korronteek bultzatuta iparraldera mugitzea eta, ondorioz, nabigaziorako arriskutsua izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa Zientzia berriak Zientziaren hedapena zuzenean