Gizartea -

Epaia

14 urte eta erdiko zigorra, Iruñean bi adingaberi bi sexu-eraso egiteagatik

20 urteko gizonezkoak 16 eta 17 urteko bi gizoni eraso egin zien, eta, gero, mehatxu egin zien, salaketarik jar ez zezaten.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Auzitegiko Lehen Sekzioak 14 urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri dio 20 urteko gizon iruindar bati, bi adingaberi sexu-erasoa egiteagatik. Halaber, mehatxu egin zien, salaketarik jar ez zezaten. Epaia ez da irmoa, eta aldeek helegitea aurkez dezakete.

Kartzela-zigorraz gain, 5.010 euroko kalte-ordaina eman beharko dio bietako bati, eta 15.000 eurokoa besteari, eginiko kalte moralarengatik.

Epaiketan, Fiskaltzak 27 urteko kartzela-zigorra eskatu zuen sexu-erasoengatik, bi urtekoa mehatxuengatik eta urtebetekoa larderiaz egindako lapurretagatik. Defentsak, berriz, absoluzioa eskatu zuen.

Lehendabiziko sexu-erasoa 2016ko maiatzaren 12an gertatu zen, 16:30 aldera, Sanduzelai auzoan. Akusatuak 17 urteko mutil batengana jo zuen, eta indarrez lokal bateko komun batera sartzera behartu zuen. Sexu-erasoa egin ondoren, 10 euro eta sakelako telefonoa kendu, eta kutxazain batera joango zirela esan zion. Lokaletik irtendakoan, biktimak lagun bat ikusi zuen, eta, ondorioz, erasotzaileak ihes egiten utzi zion; aurrez, ordea, mehatxu egin zion, salaketarik jar ez zezan.

Bigarren sexu-erasoa maiatzaren 15eko goizaldean gertatu zen. Erasotzailea diskoteka baten kanpoaldean zegoen 16 urteko mutil batengana joan zen. Bi lagun zelatan zituztela, ostu zioten kokaina zuen jakiteko miatu egin behar zuela esan zion. Erasotzailea eta biktima Sanduzelai auzora joan ziren, eta atari batean sexu-erasoa egin zion. Salatuz gero, hil egingo zuela esan zion.

Hori guztia dela eta, Nafarroako Auzitegiak 7 urteko kartzela-zigorra ezarri dio sexu-erasoengatik eta urtebetekoa mehatxuengatik.

__________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea gaur Nafarroa gaur Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa