Gizartea -

Indarkeria matxista

Atxilotu egin dute Tuteran emakume bati sexu abusua egin ei dion gizona

Jarritako salaketaren arabera, eraso sexista San Jaime plazan gertatu zen, Santa Ana jaietako txupinazoa jaurti eta gero.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzangoak gizonezko bat (21 urtekoa eta Murchanteko bizilaguna) atxilotu du gaur eguerdian, atzo Tuteran, Santa Anako jaien lehen egunean, emakume bati sexu abusua egin ziona delakoan.

Jarritako salaketaren arabera, eraso sexista 15:00ak aldera gertatu zen, San Jaime plazan, Santa Ana jaietako txupinazoa jaurti eta gero.

Gaztea aske utzi dute jada, baina epaileak deklaratzera noiz deituko zain.

Bere aldetik, Tuterako Udaleko Ongizate, Emakume eta Berdintasun arloko zinegotziak gaitzetsi egin du erasoa. "Gazteak salaketa jartzeko urratsa eman izana da alde positiboa, mota horretako jarrerak ezi baitaitezke onartu".

-----------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Tutera bideoak Gizartea albisteak Eguneko albisteak