Gizartea -

Indarkeria matxista

Bilboko gizon bat atxilotu dute Ekuadorren, bikotekide ohia hil duelakoan

Biktima, Paola Moromenacho, herrialde horretan bizi zen, 7 urteko alabarekin. Ustezko hiltzailea espetxean dago, eta Fiskaltzak 30 urteko zigorra eskatu du horren aurka.

Gizon bilbotarra, atxilotu zuten unean. EiTB
Gizon bilbotarra, atxilotu zuten unean. EiTB
Bilbotar bat atxilotu dute Ekuadorren, bere emazte ohia hiltzea leporatuta

0:17

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko gizon batek ustez bikotekide ohia hil du Ekuadorren, 7 urteko alaba, Irati, umezurtz utzita. Herrialde horretako Poliziak atxilotu du ustezko hiltzailea, eta espetxera eraman du.

Biktimak, Paola Moromenacho izeneko emakume ekuadortar batek, Bilboko San Ignazio auzotik alde egin zuen, eta bere herrialdera itzuli zen duela sei urte, bikotekide ohiarengandik banandu eta gero.

Egun, Paola Cayambe herrian bizi zen, Ekuadorreko ipar-ekialdean, alabarekin.

Emakumearen gorpua auto baten barruan topatu dute, baso batean, edozein herrigunetatik urrun. Bi egun zeramatzan desagertuta, eta hainbat sastada zituen.

Atxilotua Hector Menchero bilbotarra da.

Biktimaren lagun batek ETBri azaldu dionez, ustezko hiltzailea ezustean agertu zen duela hilabete batzuk Ekuadorren, eta Paola “arduratuta” zegoen.

Ustezko hiltzailea espetxean dago jada, epaiketaren zain, eta Fiskaltzak 30 urteko zigorra eskatuko du horrentzat.

______________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Indarkeria matxista gaur Zer gertatu da gaur Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Delituak azken ordukoa Albisteak Latinoamerikako albisteak Erailketak albisteak Ekuador albisteak