Gizartea -

Nafarroa

Sanferminetako taldekako bortxaketaren akusatuek preso jarraituko dute

Nafarroako Auzitegiak aske uztea baztertu du, "delitua berriro egiteko arriskua" dagoela argudiatuta.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Auzitegiak baztertu egin du 2016ko sanferminetan neska gazte bat taldean bortxatzeagatik preso dauden bost gizonak aske uztea. Argudiatu duenez, "ihes egiteko eta delitua berriro egiteko arriskua dago".

Auzitegiaren 2. Sekzioak hartu du erabakia, epaileetako batek boto partikularra eman badu ere. Bost akusatuen defentsak erregu-errekurtsoa aurkeztu zuen uztailean Auzitegiak hartutako ebazpenaren kontra (kartzelan jarraitzea erabaki zuten orduan ere), eta gaur eman dio erantzuna Auzitegiak, bost autotan.

Sekzioa osatzen duten hiru epaileetatik biren ustez, "ihes egiteko arriskua eta delitua berriro egiteko arriskua dago", eta beraz, bost gizonek preso jarraitu behar dute.

Epaileetako batek boto partikularra eman du, uztailean bezala. Haren ustez, beste bi epaileen argudioak "ez dira nahikoak" espetxealdiari eusteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko argazkiak Tratu txarrak Nafarroa gaur Sanferminak Iruñean Gizartea albisteak