Gizartea -

Aurkezpena

Lekaixoka! lelopean Kilometroak 2017 egingo dute Oñatin, irailaren 24an

28 urte igaro dira Oñatin Kilometroak 89 ospatu zenetik eta hala, bigarrenez, Oñatiko Txantxiku Ikastolarena da aurten, Kilometroak 2017 antolatzeko ardura.

Oñatiko Kilometroak 2017 jaiaren aurkezpena, Ikastolen Etxean. Argazkia: Ikastolen Elkartea
Oñatiko Kilometroak 2017 jaiaren aurkezpena, Ikastolen Etxean. Argazkia: Ikastolen Elkartea
Oñatiko Kilometroak 2017 jaiaren aurkezpena, Ikastolen Etxean. Argazkia: Ikastolen Elkartea

E. Lotina | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zigor Ibarzabal Txantxiku Ikastolako zuzendariak, Malen Ugarte Kilometroak 2017ko tokiko koordinatzaileak eta Nekane Artola Kilometroak Kultur Elkarteko presidenteak Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia aurkeztu dute gaur Ikastolen Etxean.

28 urte igaro dira Oñatin (Gipuzkoa) Kilometroak 89 ospatu zenetik eta hala, bigarrenez, Oñatiko Txantxiku Ikastolarena da aurten, Kilometroak 2017 antolatzeko ardura, agiri batean azaldu dutenez.

40 urtez urriko lehenengo domekan ospatu bada ere, aurtengoan bada berrikuntzarik datari dagokionez. Herriko San Migel jaiak direla-eta, irailaren 24an ospatuko da Gipuzkoako Ikastolen aldeko festa, ohi baino astebete lehenago.

Aurtengo leloa Lekaixoka! izango da. Auzolana, halaxe sortu zirelako ikastola asko eta auzolanari esker bizirik dirautelako. Lekaixo hitzak oihua, irrintzia, imintzioa, deiadarra esan gura du oñatiarrez eta aspaldiko euskaldunek abisuak pasatzeko edota laguntza eskatzeko erabiltzen zuten.

Auzolanean egin dira urtean zehar antolatutako hamaika ekitaldi; besteak beste jaia iragartzen duen abestia eta bideoklipa halaxe sortutakoak dira. Oñatiko Txinparta Bertso Eskolak egin ditu hitzak eta herriko musikarien esku gelditu da doinua. Bideoklipa Kepa Aranburu eta Bernat Alberdi oñatiarrek sortutakoa da.

Auzolanean prestatu dute egun handia ere. Horren adibide irailaren 24ko festan lan egiteko prest dauden 1.600 boluntarioak.

Zirkuitua

Bost kilometro inguru ditu aurtengo zirkuituak eta 1989an Oñatin egin zen Kilometroak jaiko ibilbidearen oso antzekoa da. Hori bai, kontrako noranzkoan egingo da aurten. Zirkuituak lau gune nagusi lotuko ditu.

Plazakoa izango da lehenengoa eta handiena eta bertan izango da irekiera ekitaldia, 09:30ean. Zirkuituak bi sarrera soilik izango ditu, biak ala biak plazako gune nagusira. Bata kiroldegi parean egokituko da, bigarrena Sietevientos edo Zazpibidietako bidegurutzean.

Kilometroak 2017 aurkezpena Onati

Oñatiko Kilometroak 2017 jaiaren aurkezpena, Ikastolen Etxean. Argazkia: Ikastolen Elkartea

Oñatira nola iritsi irailaren 24an?

Udanako mendatea itxita egongo da ibilgailu partikularrendako . Soilik autobusak pasatu ahal izango dira.

Guztira zortzi aparkaleku handi egongo dira prestatuta egun horretarako. Hilerriaren inguruan 350 autobusendako tokia egongo da. Autoendako egokitutakoen artean herritik gertuen dagoen aparkalekua Otadui

zuhaiztikoa izango da; 400 bat autorendako tokia egongo da han. Bi gune horietatik zuzenean sartuko dira herritarrak zirkuitura.

Beste aparkalekuak Torreauzon, Ulma eraikuntzak enpresan, Fagor Showroom gunean, Lana eta Stadler enpresen inguruan, Ulma Piping eta Mekalki lantegien aurrean eta suhiltzaileen ondoan izango dira. Azken sei gune horietatik lotura-autobusak egongo dira herri-gunera joateko.

Jasangarritasun batzordeak, bestetik, bidegorria erabiltzeko dei egin du. Bidegorritik bizikletaz joateko bi topagune egongo dira. Arrasateko Eroskin eta Labegaraietan, 10:00etan elkartuko dira.

Kilometroak jaiak aplikazio berezia izango due telefono adimenduendako: egitaraua, zerbitzuak... kontsultatzeko aukera egongo da bertan.

Egitaraua

1. Gunea: IKASTOLA

09:30 - Irekiera Ekitaldia.

10:00 - Hutsun, Plazan.

11:00 - Udaberri Dantza Taldea, Plazan.

Ordu berdinean, Kulki, haur eta ume euskal jolasak frontoian.

11:30 - Omenaldia, Santa Ana Antzokian.

12:00 - Herrixa Kantuan, plazan.

12:30 - Tio Teronen Semeak, plazan.

13:30 - Bertsoak, plazan. Ordu berdinean, Dantza tailerra frontoian.

14:00 - Oxabi, plazan.

14:30 - Txatxilipurdi, haur eta ume jolasak, frontoian.

16:00 - Liher, plazan. Ordu berdinean, Oihulari Klown!, frontoian.

17:15 - Anje Duhalde, plazan.

Orduro Kaikutxo ipuin kontaketa izango da.

2. Gunea: SAN MARTIN (Haurren Hiria)

10:30 - Nazioarteko Artzain Txakurren txapelketa.

11:00 - Txatxilipurdi, haur eta ume jolasak.

Ordu berean, Inguruabentura eta Erronka ere egongo dira.

11:45 - 3txulo.

13:00 - Erronka.

14:00 - Xomorro.

15:00 - Inguruabentura eta Txatxilipurdiren haur eta ume jolasak.

15:30 - Gauargi.

3. Gunea: ASENTZIO

10:00etatik 18:00etara - Axi Muniainen "Carver" erakustaldia

10:00 - Trini Fox.

11:00 - Erronka.

11:30 - Beñat Igerabide.

13:00 - Erronka.

13:30 - Oihan Vega.

15:00 - Errebal.

16:00 - Egurra eta Kitto!

17:00 - Perlak.

4. Gunea: BEREZAO

11:00 - Erronka

11:30 - Herri Kirolak, Natran.

11:45 - Joseba Irazoki eta Lagunak

13:00 - Erronka

13:30 - Sharon Stoner

14:30 - Arkada Social

15:15 - Erronka

15:30 - Herstura

16:30 - Huntza

17:30 - Willis Drummond

Honetaz gain,

-Eroskiko aparkalekuan, goizeko 10:30etatik aurrera Euskal Kulturgintza eta Artisautza feria izango da

-Kiroldegian bazkaria 12:30tatik 15:30tara bitartean.

-Olaiturri Kultur Elkarteak 3 antzerki emanaldi egingo ditu aldi berean Zumeltzegin, Unibertsitatean eta Lazarragan, 12:00tan, 13:00tan eta 15:30ean.

-Ibilbidean zehar ere Joareak, Ttek Elektrotxaranga, Kalejira perkusioa, Dultzainariak, Txaranga, Trikitilariak, Sakatu Elektrotxaranga eta EH Batukada Feminista arituko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskarari buruzko berriak Kilometroak Gipuzkoako albisteak Oñati albisteak Albisteak