Gizartea -
TRAFIKOA
Bi pertsona larri zauritu dira Leitzan, auto-istripuan
Nafarroako Ospitalera eraman dituzte bi zaurituak. Foruzaingoak jakitera eman duenez, NA-140 errepidean izan zen istripua, atzo iluntzean. Autoa bidetik atera eta irauli egin zen.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bi pertsona, Donostiako (Gipuzkoa) 29 urteko mutil bat eta Mutiloako (Nafarroa) 17 urteko neska bat, larri zauritu ziren, atzo, Leitzan izandako auto-istripuan. Foruzaingoak jakitera eman duenez, NA-170 errepidean izan zen ezbeharra, 22:15 inguruan.
Lehen ikerketen arabera, ibilgailua bidetik atera zen, eta errepide ertzeko mendi-hegal bat jo ondoren, irauli egin zen.
Suhiltzaileak, Foruzaingoa eta larrialdi zerbitzuetako langileak joan ziren zaurituak artatzera. Biak Nafarroako Ospitalera eraman zituzten, larri.