Gizartea -

lan istripua

Behargin bat hil da Basaurin teilatu batetik behera erorita

Langilea zortzi metroko altuera batetik erori da, teilatua konpontzeko lanetan ari zela.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

48 urteko langile bat hil da gaur, ostirala, Basaurin (Bizkaia), zortzi eta hamar metro arteko altuera duen teilatu batetik behera erorita, konponketa lanak egiten ari zenean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta ELA sindikatuak jakinarazi dutenez, istripua 10:10ean gertatu da, Amebil enpresan. Langilea enpresa horretako teilatua konpontzen ari zen, eta El Rincon de la Forja de Mena azpikontratatutako enpresako langilea zen.

Langilea zortzi eta hamar metro arteko altuera batetik erori da, eta bertan hil da. Langilearen gorpua Bilboko Institutu Anatomiko Forentsera bidali dute. Osalanek ikerketa abiatu du lan-istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Basauriko argazkiak Bizkaiko albisteak Gaurko azken orduko albistea