Gizartea -

Osakidetza

Urriaren 16an jarriko da martxan ama-esnea jasotzeko Euskadiko bankua

Eusko Jaurlaritzaren esanetan, Euskadiko ama-esne bankuak haur goiztiarrei edo pisu gutxirekin jaio direnei garapenerako nutrizio eta tratamendu egokiak bermatzeko eta emateko aukera emango du.

Artxiboko argazkia: EiTB
Artxiboko argazkia: EiTB
Urriaren 16an hasiko da lanean ama esnearen euskal bankua

1:14

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko ama-esne bankua Galdakao-Usansoloko Ospitaleko Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroan egongo da, eta urriaren 16an jarriko da martxan. Iñigo Urkullu lehendakariak azpimarratu duenez, haur goiztiarrek edota pisu gutxirekin jaio direnek nutrizio eta tratamendu egokiak izatea bermatuko du.

Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua lagun zuela, Iñigo Urkullu lehendakariak Euskadiko ama-esne bankua bisitatu du gaur goizean. Lehendakariaren esanetan, Euskadin ama-esne bankua abian jartzeak Eusko Jaurlaritzak edoskitze naturalarekin duen konpromisoari erantzuten dio, eta funtsezko aurrerapena dakar Euskal Osasun Sistema Publikoan; izan ere, onurak ekarriko ditu euskal gizartearen osasunean eta ongizatean.

Lehendakariaren arabera, Euskadiko ama-esne bankuak haur goiztiarrei edo pisu gutxirekin jaio direnei garatzeko nutrizio eta tratamendu egokiak bermatzeko eta emateko aukera emango du. 2016an, 1.904 haur ospitaleratu behar izan zituzten Euskal Autonomia Erkidegoko neonatologiako unitateetan; jaioberri guztien % 10.

Halaber, lehendakariak azaldu du esne-bankuaren arrakasta izateko ezinbestekoa izango dela emakumeek esnea ematea, litro bat ama-esnerekin 10 haur goiztiarri lagundu dakieke. Ildo horretan, itxaropentsu agertu da Urkullu, batez ere, beste donazio batzuekin gertatutakoa ikusita, baina profesionalen inplikazioa funtsezkoa izango da, horren iritzian, esne-emaileak erakartzeko.

Halaber, esne-emaileak aurkitzeko eta Euskadiko ama-esne bankua eta haren funtzionamendua ezagutzera ematen laguntzeko, Osasun Sailak informazio eta sustapen-kanpaina jarri du gaur abian, eta kartelak, liburuxkak eta emaileentzako gidak banatuko ditu Neonatologia, Amatasun eta Pediatria arloetan, Osakidetzako ESIetako pediatriako kontsultetan, emaginen kontsultetan eta pediatriako erizaintzako langileen kontsultetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Osakidetza Galdakao EAE albisteak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Medikuntza albisteak Galdakao-Usansolo Ospitalea albisteak