Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Zortzi gizonezko atxilotu dituzte Nafarroan genero indarkeriagatik

Gizartea

Emakumeen aurkako indarkeria

Zortzi gizonezko atxilotu dituzte Nafarroan genero indarkeriagatik

eitb.eus

2017/10/06

Foruzaingoko eta Udaltzaineko agenteek lau pertsona atxilotu dituzte Tuteran, bi Altsasuan, bat Barañainen eta beste bat Antsoainen.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Foruzaingoak zortzi gizonezko atxilotu ditu azken egunotan, genero indarkeria delituak leporatuta, Tuteran, Altsasuan, Barañainen eta Antsoainen. Atxilotuek 31 eta 48 urte artean dute.

Nafarroako Gobernuak hedabideei igorritako ohar baten bidez jakinarazi duenez, Foruzaingoak bi gizonezkoa (41 eta 51 urte) atxilotu ditu orain dela egun gutxi Tuteran, indarkeria matxistarekin zerikusia duten delituak egotzita, biktimek salaketa aurkeztu eta gero.

Lehen kasuan, biktimak salatu duenez, hiru urtez egon da tratu txarrak pairatzen, fisikoak zein psikologikoak. Azken egunean, bere senarrak zulagailu batekin mehatxatu zuen. Bigarren atxilotuaren kasuan, emakumea mehatxuak eta tratu txar psikologikoen biktima izan da, horietako asko seme-alaben aurrean, salaketaren arabera.

Tuterako Udaltzaingoak 48 urteko gizonezko bat atxilotu eta Foruzaigoaren esku utzi zuen, emakume bati egindako eraso baten lekuko izan eta gero.

Gainera, kolpeak jaso arren, biktima (31 urte) senarraren atxiloketa oztopatzen saiatu zen; poliziak iraindu zituen eta, gainera, jotzen saiatu zen. Hori dela eta, emakumea ere atxilotu zuten atentatu eta desobedientzia delituak egotzita. Hiru kasuen datuak Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko 1 zenbakiko Epaitegira (Tutera) igorri zituzten.

Azkenik, Foruzaingoak beste gizonezko bat, 49 urte, atxilotu du, lesioak, mehatxuak eta atxilotze ilegala egitea bere amaren aurka. Erasoa emakumearen etxean geratu zen, erasotzailea bertan sartu zenean, kolpatu eta mehatxatzeko. Hiru ordu inguruan etxetik mugitu ezinik izan ostean, gizonak alde egin zuen, baina giltzak kendu zizkion eta berriz mehatxatu. Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzio Epaitegia (Tutera) jarri dute gertatutakoaren jakinaren gainean.

Altsasun, 31 eta 44 urteko bi gizonezko atxilotu dituzte. Horietako lehenengoaren kasuan, bikotekide ohiari mehatxuak egin eta bere kontrolpean egotera behartzea leporatu diote. Bigarrenean, emakumea kolpatu zuen; biak banatzeko prozesuan daude. Etxebizitzara bertaratu ziren agenteei adierazi zien biktimak pairatu izan dituen tratu txarrak, eta salatzeko asmoa zuela.

Barañainen, Udaltzaingoko agenteek 43 urteko iruindar bat utzi zuten Foruzaingoaren esku, etxebizitza batean indarrez sartu eta lesioak eragiteagatik. Gainera, atxilotuak aurrekariak ditu.

Gizonak atariko eskaileretan dagoen leiho batetik salto egin zuen, bikotekide ohiaren etxebizitzako balkoira, 12. solairuan. Sartutakoan, emakumearen egungo bikotekidea jo zuen, ubeldurak eraginda. Gertatutakoa Iruñeko 3 zenb. Instrukzio Epaitegiari jakinarazi zioten.

Azken atxilotua 45 urteko iruindarra da. Altsoaingo Udaltzaingoak atxilotu eta eraman zuten Foruzaingoarenera, bikotekide ohiarekiko zuen urruntze agindua urratu ostean.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena