Gizartea -

Trafikoa

Haurdun dagoen emakume bat larri zauritu da trafiko-istripuz, Lizuniagan

Furgoneta eta kamioi batek talka egin dute. Horren ondorioz, emakumea harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Haurdun dagoen emakume bat larri zauritu da Lizuniagako gainean (Nafarroa) izandako trafiko-istripu baten ondorioz, Guardia Zibilak jakinarazi duenez.

Ezbeharra NA-4410 errepideko 4,5 kilometroan gertatu da, furgoneta eta kamioi batek talka egin dutenean.

Emakumea harrapatuta geratu da eta, suhiltzaileek atera ostean, helikopteroz eraman behar izan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Nafarroa gaur Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa