Gizartea -

Gasteiz

Pitxien aurkako gaitzespena salatu du Arabako SOS Arrazakeriak

Manzanares Cortes (Pitxiak) familia Asteguieta auzoko etxebizitza sozial batean bizitzeko aukerak polemika eragin du bizilagunen artean.

SOS Arrazakeriak elkarretaratzea deitu du Gasteizen. EiTB
SOS Arrazakeriak elkarretaratzea deitu du Gasteizen. EiTB
SOS Arrazakeriak elkarretaratzea deitu du Gasteizen. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteguieta auzoan Pitxien familian jasaten ari den gaitzespena salatu du Arabako SOS Racismok gaur Gasteizen egindako elkarretaratzean. Manzanares Cortes sendia (Pitxia) hango etxebizitza sozial batean bizitzeko aukerak eragin du polemika.

Orain arte Abetxuko auzoan bizi ziren Pitxiak, eta horrek hainbat bizilagunen gaitzespena eragin zuen. Zenbait hilabete geroago, epaitegi batek Abetxukoko etxebizitzaren alokairu-kontratua baliogabetu zuen. Gaur egun, udal aterpetxe batean bizi dira.

Alokabide alokairurako Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoak etxebizitza bat esleitu zion familiari Asteguieta herrian. Joan den abenduaren 3an, hainbat ezezagunek kalte larriak eragin zituzten.

Horrez gain, zenbait pertsonek manifestazioa deitu dute sare sozialen bidez gaur arratsaldean Gasteizen, Pitxiak herrian bizitzearen aurka, "Asteguietak eta Gasteizek ez ditu  gaizkileak nahi", lemapean.

Bestalde, Change.org plataforman eskaria bultzatu dute, Manzanares sendia Asteguietan bizi dadin saihesteko.

Elkarretaratzea

20 bat pertsonak egin dute bat SOS Arrazakeriaren elkarretaratzearekin, 'Familia Cortes. Ongi etorri. Xenofobiaren aurka', lelopean.

Fede Garcia SOS Arrazakeria elkarteko bozeramaileak kazeitariei azaldu dienez, "defendaezina" da Asteguietako etxebizitza suntsitu izana, "familia ongietorria ez dela" adierazteko. Egoera "salagarria eta jazargarria" dela aldarrikatu du, hiritar guztiek baitute etxebizitza izateko eskubidea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gizartea albisteak Gasteiz Gaurko azken ordukoa