Gizartea -

Gasteizen

Pitxiei Aztegietako etxebizitza bat esleitu izana errefusatu du martxa batek

Alokabidek etxebizitza bat eman die Aztegietan, baina auzokideek ez dituzte nahi ez Abetxuku auzoan ezta Aztegieta kontzejuan ere.

Manifestazioaren pankartetako bat. Argazkia: EiTB
Manifestazioaren pankartetako bat. Argazkia: EiTB
Manifestazioaren pankartetako bat. Argazkia: EiTB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pitxiak Aztegietara eramatearen aurka protesta egiteko, Aztegieta kontzejuko, Abetxuku auzoko eta inguruko udalerrietako auzokideak bildu dira Gasteizen igande arratsaldean. Martxa Abetxukun hasi eta Andre Maria Zuriaren plazan amaitu dute, 'Aztegietak eta Gasteizek ez ditu gaizkilerik nahi' lelopean.

Mobilizazioa sare sozialen bitartez deitu dute. Pitxiak ez dituztela euren herrian nahi adierazi dute parte-hartzaileek, argi eta garbi, eta manifestazio gehiago izango direla iragarri dute.

Pitxiak Gasteizko Abetxuku auzoan bizi ziren orain arte, eta horrek hautsak harrotu zituen. Zenbait hilabete geroago, epaitegi batek Abetxukuko etxebizitzaren alokairu-kontratua baliogabetu zuen. Gaur egun, udal aterpetxe batean bizi dira.

Alokabide Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoak etxebizitza bat esleitu zion familiari alokairuan Aztegietan. Abenduaren 3an, baina, hainbat ezezagunek kalte larriak eragin zituzten haiei egokitutako etxebizitzan.

Bestalde, eskaria bultzatu dute Change.org plataforman, Manzanares Cortes sendia Aztegietan bizitzea saihesteko.

Pitxien aldeko elkarretaratzea

Igande goizean, berriz, familia horren aldeko mobilizazioa izan da. Horrela, 20 bat pertsonak egin dute bat SOS Arrazakeriak deitutako elkarretaratzearekin, 'Familia Cortes. Ongi etorri. Xenofobiaren aurka' lelopean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gasteiz berriak Albisteak Manifestazioak gaur Etxebizitza albisteak