Gizartea -

Atxiloketak

Foruzaingoak hiru gizon atxilotu ditu Nafarroan, indarkeria matxista leporatuta

Altsasun bi atxiloketa egin dituzte, eta Garinoainen, berriz, bat.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak jakinarazi duenez, hiru gizon atxilotu ditu Nafarroan, indarkeria matxista leporatuta, bi Altsasun eta bat Garinoainen.

Lehen atxilotua Altsasuko 18 urteko gazte bat da. Bikotekide ohiari eraso eta mehatxu egiteagatik atxilotu dute, herriaren erdigunean izandako eztabaida gogor batean. Emakumeak gertatutakoa salatu du.

Bigarren atxiloketa ere Altsasun egin dute (31 urteko gizon bat), familian tratu txarrak egitea eta kautelazko neurriak haustea egotzita.

Azkenik, Garinoainen egin dute hirugarren atxiloketa. Emakume batek laguntza eskatu du 112 zenbakian, bikotekideak (29 urte) mehatxatu eta iraintzeaz gain, eraso egin diola esanez.

---

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur Albisteak Nafarroa Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa Altsasu albisteak Foruzaingoa