Publizitatea
X

Irratia zuzenean

3 adingabe atxilotu dituzte Bilbon indarkeria erabiliz lapurretan aritzeagatik

Gizartea

Ikerketa baten ostean

Bilbon indarkeria erabilita lapurretan aritzen zen gazte talde bat atxilotu dute

Agentziak | Erredakzioa

2018/01/12

Hiru adingabe atxilotu dituzte eta beste bost identifikatu. Denek nolabaiteko harremana zuten Urrengoetxearen heriotzan nahastutako bi nerabeekin.

2:07
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Ertzaintzak hiru gazte atxilotu zituen atzo Bilbon beste gaztetxo batzuei indarkeria erabiliz lapurreta egiteagatik. Horrez gain, beste bost adingabe identifikatu eta ikertuko dituzte delitu berberengatik.

Bilboko hainbat auzotan nerabeei egindako 17 lapurreta leporatu diete talde horri, Josu Gontzon Lujua Ertzaintzaren Bizkaiko buruzagiak Erandioko ertzain-etxean emandako prentsaurreko batean zehaztu dutenez. Zortzi gaztetxo horiek nolabaiteko harremana zuten Ibon Urrengoetxea zornotzarraren heriotzan nahasitako bi adingabeekin.

Azaroaren amaieran izan zuen Ertzaintzak Bilboko Deustu auzoan indarkeria edo beldurra erabiliz egindako hainbat lapurretaren berri. Informazio hartan oinarrituta, Ertzaintzak areagotu egin zuen zaintza eta ikerketa bat jarri zuen abian.

Bata bestearen atzetik beste hainbat lapurreta egin zituzten hiriburuko beste auzo batzuetan, hala nola, Indautxun, Santutxun eta Begoñan.

Biktimek esandakoaren arabera, lapurrak beti taldean ibiltzen ziren. Normalean adingabea zen biktimarengana hurbiltzen ziren eta debekatutako tresnekin, besteak beste, borra luzagarriekin edo ukabil amerikarrekin, mehatxatuta dirua, telefono mugikorrak, jantziak edo bestelako balioko objektuak kentzen zizkioten. Kasuren batean zakur bat ere erabili zuten biktima beldurtu eta euren helburua lortzeko.

Ertzaintzak abian jarritako ikerketaren ondorioz atxilotu zituzten atzo, osteguna,  hiru adingabe, eta dagozkion polizia-izapideak egin ondoren aske geratu ziren.

Hirurak Adingabeen Fiskaltzak noiz deituko zain daude. Era berean, beste bost adingabe identifikatu zituzten eta ikerketapean geratu ziren; horiek ere Fiskaltzak noiz deituko zain daude.

 

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena