Gizartea -

Gripea

28 lagun hil dira dagoeneko EAEn gripeak jota, eta horietatik 14, joan den astean

Dena den, Osakidetzak adierazi du ez direla aparteko zenbakiak, eta aurtengo gripearen eragina, gainera, leuntzen hasi dela.

Paziente bat farmazia batean botikak hartzen. Argazkia: EiTB.
Paziente bat farmazia batean botikak hartzen.
Gripea leuntzen doa baina 28 heriotza eragin ditu dagoeneko

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Denboraldiaren hasieratik, 830 pertsona ospitaleratu dituzte gripearen ondorioz, eta horietatik 170ek larritasun-irizpideak bete dituzte. Horien artean, 28 hildako erregistratu dira, Osasun Saileko eta Osakidetzako Zainketa Epidemiologikoko Jagoletza Sarearen azken asteko txostenaren arabera.

Gripearen eraginak behera egin du Euskadin. Urtearen bigarren astean, 100.000 biztanleko, 321,37 kasu izan dira; aurreko astean, berriz, 360,02 kasu zenbatu zituzten.

Txosten horretan ageri denez, beherakada horrek epidemiaren uhinak, antza denez, behera egin duela adierazi arren, birusaren detekzio-mailak nabarmena izaten jarraitzen du eta, beraz, datozen asteetan izango duen bilakaeraren zain egon beharko dute. Izan ere, datu horien arabera, gripearen sindromeak eragindako laguntza-eskaerak gora egiten jarraitzen du, Gipuzkoan nabarmenago.

Txostenak urtarrilaren 8tik 14rako datuak biltzen ditu, eta 0 eta 4 urte bitarteko adin-taldean erregistratu dute tasa handiena.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Gipuzkoako albisteak EAE Gaixotasunak bideoak Gizartea Albisteak Osasunari buruzko albisteak Txertoak albisteak