Gizartea -

Istiluak

Athleticeko hiru jarraitzaileri 6.000 euroko isuna ezartzea eskatu dute

Bestalde, Reala-Bartzelona norgehiagokan eserleku bat jaurti zuen zaleari 3.001 euroko isuna ezartzea proposatu du Indarkeriaren Aurkako Kirol Batzordeak. Partida urtarrilaren 14an jokatu zen.

Istiluak Bilbon. Artxiboko irudia: EiTB
Istiluak Bilbon. Artxiboko irudia: EiTB
Istiluak Bilbon. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Indarkeriaren Aurkako Kirol Batzordeak Athleticeko hiru jarraitzaileri 6.000 euroko isuna ezartzea proposatu du. Era berean, kirol esparruetara sartzeko bi urteko debekua eskatu du Batzordeak. Zale zurigorrien eta Berlingo Hertharen jarraitzaileen arteko istiluak izan ziren Bilboko kaleetan, 2017ko azaroaren 23an.

Bestalde, Reala-Bartzelona norgehiagokan eserleku bat jaurti zuen zaleari 3.001 euroko isuna ezartzea proposatu du Batzordeak, baita kirol esparruetara sartzeko 6 hilabeteko debekua ere. Partida urtarrilaren 14an jokatu zen. Anoetako ikusleak arriskuan jarri zituela uste du Batzordeak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Athletic Futbola 2024 Reala Bilbo berriak Donostiako informazioa San Mames Barria Reale Arena-Anoeta bideoak Gizartea Albisteak