Gizartea -

Indarkeria matxista

Emakume bat hil dute Barajasen, leihotik botata

Poliziaren esanetan, ostiral goizeko 05:00etan izan zen gertaera. Agenteek dei bat jaso zuten, inguruko bizilagunak garrasiak entzuten ari zirela esanez, eta bikotea borrokan ari zela ohartaraziz.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak 57 urteko gizon bat atxilotu zuen joan den ostiralean Barajasen (Madril), emakume bat leihotik botata hiltzea leporatuta.

Poliziaren esanetan, ostiral goizeko 05:00etan izan zen gertaera. Agenteek dei bat jaso zuten, Alara kaleko bizilagunak garrasiak entzuten ari zirela esanez, eta bikotea borrokan ari zela ohartaraziz.

Hara joan zirenean, agenteek 27 urteko emakume bat aurkitu zuten lurrean etzanda. Segituan bere onera ekartzen saiatu ziren arren, emakumea hil egin zen, zaurien ondorioz.

Ondoren, biktimaren etxera joan eta borroka zantzuak atzeman zituen poliziak. Beraz, han zegoen 57 urteko gizona atxilotu zuten.

Atxilotua epailearen esku utzi dute orain. Hilketa delitua egotzi dio, biktimak aurretik eragindako lesioak eta kolpeak zituela baieztatu dutelako.

---

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Gizartea Eguneko albisteak