Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekideari erasotzea egotzita

Udaltzaingoak gizona atxilotu du, ustez emakumea jipoitu egin duelako.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

40 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekidea kolpatzea leporatuta. Erasoa Sansomendi auzoko etxebizitza batean gertatu da.

Udaltzaingoak astearte honetan jakinarazi duenez, 17:30ak aldera emakumeak poliziari dei egin zion.

Agenteek biktimarekin hitz egin zuten, eta eztabaidan ari zirela gizonak aurpegian kolpatu egin diola esan du emakumeak.

Ustezko erasotzaileak etxetik ihes egin zuen erasoaren ostean, baina udaltzainak emakumearekin etxean zeuden bitartean gizonak emakumeari dei egin zion, eta agenteek gertatutakoa argitzeko asmoz etxera bueltatzeko eskatu zioten.

Gizonaren adierazpenak entzun ostean, atxilotu dute emakumeen aurkako indarkeria delitua leporatuta. Emakumea, berriz, ospitalera eraman dute aurpegian zituen zauriak artatzera.

______________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Gizartea Gasteiz albisteak Eguneko albisteak